LANDETA BURDIN LANAK BERRIA SLko ingeniaritza sailak egitura xehetasun guztiak aztertzen ditu bezeroari konponbide egokiena eskaintzeko.
Gure ingeniari taldeak, merkatuko programa aurreratuenen laguntzarekin, bezeroak eskatutako zehaztapenen arabera, edozein egitura mota diseinatzen eta kalkulatzen du.
Sail honetan arkitektura eta ingeniaritza-estudioei eraikuntza-egitura mota guztien diseinuari eta kalkuluari buruzko aholkularitza emateko aukera eskaintzen dugu proiektu zailei konponbideak emanez eta erabili beharreko materiala ahalik eta gehien optimizatuz; betiere, indarrean dagoen araudia oinarritzat hartuta.
Barneko lanean, ingeniaritza sailak zehatz-mehatz kontrolatzen ditu proiektu guztiak: bulego teknikoan garatzen denetik muntaketaraino, gure instalazioetan fabrikatzen denera arte.







