EGITURA METALIKOAK ETA ITXITURAK
Kualifikazio eta espezializazio handiko lantaldea
LAN ESPARRUAK / ZERBITZUAK
SOLUZIOAK NEURRIRA
EGITURA METALIKOAK
Egitura metalikoak egiterakoan dugun malgutasunagatik gara ezagunak, eta edukiera handiko euskarri-egiturez gain, argi handidun zertxak edo arkupeak dituzten pabilioiak – zubi-garabiarekin edo gabe- eta solairuarteak ere egiten ditugu. Teilatuetan eta fatxadetan industria-itxituren lanak ere egiten ditugu.
ERAIKUNTZA METALIKOAK, INDUSTRIA-NABEAK
Egitura metalikoak egiterakoan dugun malgutasunagatik gara ezagunak, eta edukiera handiko euskarri-egiturez gain, argi handidun zertxak edo arkupeak dituzten pabilioiak – zubi-garabiarekin edo gabe- eta solairuarteak ere egiten ditugu. Teilatuetan eta fatxadetan industria-itxituren lanak ere egiten ditugu.
Galdaragintza
Lantokian bertan zein kanpoko instalazioetan, muntatze-lanak eta soldatze-lanak egiten ditugu industria siderometalurgikoaren hainbat sektoretarako, hala nola, altzairutegientzat, ijezketa hpanelak edo hoditeriak, nahasteko makinak edo txatarra garbitzeko makinak, eta baita toberak eta biltegiak ere. Nabarmentzekoak dira karbono-altzairuzko eta kobrezko panel edo hodi hoztuak, nahasgailuak edo txatarra garbitzeko makinak, baita toberak eta deposituak ere.

Soldatzaile homologatuak

Neurri guztietarako lan-eremua
GURE ENPRESA
ESPERIENTZIA HANDIA EGITURA METALIKO ETA GALDARAGINTZAN
LANDETA BURDIN LANAK BERRIA SL enpresa egitura metalikoen eta galdaragintza orokorraren esparruan esperientzia handia duen enpresa da, eta fabrikazio eta muntaketa proiektuak garatzen ditu, “giltzak eskura” modalitatea barne. Halaber, LANDETA BURDIN LANAK BERRIA SLek ibilbide luzea du industria sektoreko mantentze- eta konponketa-lanetan. Merkatuak gaur egun dituen eskakizunek prozesuen etengabeko hobekuntzaren bidetik jotzea eskatu digute, eta horrek, kalitatea kudeatzeko ISO 9001 sistema eta egitura metalikoen CE markatuaren UNE EN 1090 araua ezartzera eraman gaitu.
EUSKARAREN HAUTUA
LANDETA BURDIN LANAKen sorreratik euskararen hautua egin bagenuen ere, hobetzekoak genituela jakitun izanik, 2007an euskera-plana martxan jarri genuen. Diagnostikoa egin ondoren, hobetzekoak identifikatu eta helburuak finkatu genituen. Horrez gain, modu naturalean egiten genituenak errotzeko eta atzerapausoak ekiditeko, 2012an, hizkuntza-politika onartu zuen LANDETA BURDIN LANAKeko Zuzendaritza Batzordeak.







